Eskatu alde zaharrera edo portura sartzeko behin behineko baimena atal honetatik, sartu aurretik edo 72 ordutan berri emanda.
Bete zure eskaera 2 minutu baino gutxiagoan, paperik gabe.
Jaso onarpena zuzenean zure posta elektronikoan.
Sarbideak antolatzen eta herriko oinezko guneak babesten lagun gaitzazu, itxita dauden tarteak errespetatuz.
Oinezko guneak irekita dauden tartean egin ezin daitezkeen ekintzak burutzeko beharrizana duten pertsona fisiko zein eragileek.
Titularraren datu pertsonalak, ibilgailuaren datuak, epe edo sarbide tartea eta sartzeko arrazoia.
1. Bete eskaera. Bidaltzean jaso izana emailean izango duzu
2. Udalak informazioa aztertzen du
3. Ebazpena posta elektronikoz jasotzen duzu
Ibilgailuen sarbidea mugatuta dago udalerriko oinezkoen gune hauetan. Hauetara itxita dagoenean sartzeko, beharrezkoa da baimen aktibo bat izatea.
Igandeetan itxita eta gainerako egunetan 13:00etatik 8:00etara.
13:00etatik 18:00etara, asteburu, jai egun, aste santu, uda sasoi eta gabon sasoian itxita.